Mugikortasun eta Logistika garbiak
Arlo estrategiko honek pertsonen eta merkantzien mugikortasuna
deskarbonizatzen eta haren ingurumen-aztarna murrizten lagunduko du.
Bere jarduera-ildoak honako hauek dira:
- Ibilgailu garbien berrikuntzan erabiltzaile balidatzaile gisa kolaboratzea, bai berrikuntza eraldaketen emaitza denean eta bai garapen berrien emaitza denean.
- Pertsona eta merkantzien isurketarik gabeko mugikortasuna sustatzea –zero isurketa- hainbat arlotan, hala nola merkantzien hiri-banaketan, distantzia luzeko garraioan edo lan- eta eskola-mugikortasunean.
- Erakunde neutral gisa jardutea, ingurumen-politiken inpaktua baloratzen eta beraren inguruko erabakiak hartzen lagunduz.
- Bazkideek garatu eta eskaintzen dituzten mugikortasun eta logistikako produktu eta zerbitzuen ingurumen-aztarna murrizteko neurriak identifikatzea eta sustatzea.