Hasiera / Klusterra / Kluster Politika
KLUSTER POLITIKA
Sektoreko enpresen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatuz
Euskadin, Kluster-Sare handi bat sortu da, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.
- Mugikortasun eta Logistika Klusterra Euskadiko Kluster Politikaren parte da.
SPRI Taldeak koordinatzen du Euskadiko Klusterren Dinamizaziorako Erakundeei laguntzeko programa, eta komunikazio irekia mantentzen du eurekin beren ekintza-planen jarraipena egiteko.
Kluster bateko kide izateak esan nahi du:
- Aukera dugula beste enpresa batzuekin koordinatzeko.
- Sektorerako esanguratsua den informazioa eskuratzeko.
- Ezagutza eta aukerak partekatzeko.
- Beste kolaboratzaile batzuekin lan egiteko geure kabuz nekez gauzatuko genituzkeen proiektuetan.
- Estatu mailako zein nazioarteko ikusgarritasuna lortzeko.
- Berrikuntza teknologikoa eta enpresa arloko berrikuntza garatzeko, eta gure enpresak nazioartekotzeko.