Tratamenduen arduradunaren identitatea: Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi Tolosa etorbidea 75, 1. 20018 Donostia

Datuak babesteko legeriaren eta egun aplikatzekoa den beste edozein legeria garrantzitsuren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio emandako datu pertsonalak, hala badagokio, artxibo automatiko batean sartuko direla, eta artxibo hori formularioetan, aurrekontratuetan edo eskaintzetan deskribatutako helburuetarako baino ez dela erabiliko.

Bazkideei buruzko datuak Zure datuak eman badituzu Elkarteko bazkide den enpresa baten kontaktu gisa edo enpresaburu indibidual gisa, jakinarazten dizugu Klusterrak kontratu-harremana mantentzeko bakarrik erabiliko dituela, eta ez dizkiela hirugarrenei lagako, datuen titularrarekin edo haren enpresarekin duen kontratu-harremana betetzeko beharrezkoa izan ezean. Emandako datuak kontratu-harremanak dirauen bitartean edo legezko betebeharrak betetzeko behar diren urteetan gordeko dira. Gainera, jakinarazten dizugu, bazkide zaren aldetik, Klusterrak informazio komertziala bidali ahal izango dizula zuk adierazitako bitartekoen bidez, posta elektronikoa barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak arautzen duen Interes Legitimoan oinarrituta.

Bazkide ohiei, kolaboratzaileei eta bazkide potentzialei buruzko datuak. Zure datuak eman badituzu dagoeneko Klusterreko bazkide ez den enpresa baten kontaktu gisa, jakinarazten dizugu Klusterrak enpresaren kontaktuari buruzko datuak erabiltzen jarraituko duela, Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoak ezarritako interes legitimoan oinarrituta. Era berean, zure datuak bazkide potentzial gisa edo kolaboratzaile gisa eman badituzu, Klusterrak interes legitimoan oinarrituta tratatuko ditu. Datuak zurekin harremanetan jartzeko tratatuko dira, baita zuk adierazitako bitartekoen bidez (posta elektronikoa barne) zure interesezkotzat jotzen dugun informazioa bidaltzeko ere, Interes Legitimoan oinarrituta. Emandako datuak gorde egingo dira, haien tratamenduaren kontra egiten ez duzun bitartean. Ez baduzu nahi Klusterrak zure datuak tratatzea, zure eskubideak balia ditzakezu, pribatutasun-politika honetan adierazitako bitartekoak erabiliz.

Kontaktuei buruzko datuak. Zure datuak eman badituzu entitate baten edo komunikabide baten edo antzeko beste erakunde baten kontaktu gisa, jakinarazten dizugu Klusterrak datuen tipologiari berezkoak zaizkion helburuetarako zurekin harremanetan jartzeko bakarrik erabiliko dituela datuok, hau da, zurekin edo ordezkatzen duzun erakunde edo komunikabidearekin harremanetan jartzeko, ekitaldi posible baten berri eman edo Klusterrak antolatutako ekitaldiren bat zabaltzeko. Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrengatik beharrezkoa izan ezean. Emandako datuak gorde egingo dira, erabiltzaileak tratamenduaren kontra egiten ez duen bitartean. Gainera, jakinarazten dizugu Klusterrak informazioa bidali ahal izango dizula zuk adierazitako bitartekoen bidez, posta elektronikoa barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak arautzen duen Interes Legitimoan oinarrituta.

Jardunaldietako parte-hartzaileei buruzko datuak. Zure datuak eman badituzu Klusterrak antolatutako jardunaldiren bateko parte-hartzaile gisa, jakinarazten dizugu Klusterrak ekitaldi hori antolatzeko erabiliko dituela, baita zure interesekoak iruditzen zaizkigun beste ekitaldi batzuen berri ematen jarraitzeko ere. Parte-hartzaile gisa emandako datuak tratatzeko oinarri legitimatzailea kontratu-harremana da, edo, halakorik ezean, ekitaldira joan nahi izatean emandako baimena, eta, Klusterraren jarduerarekin lotutako informazioa bidaltzeko kasuan, interes legitimoa. Gogoratu: ekitaldian parte-hartzaile gisa izena eman zenuen unean jakinarazi genizun zure datuak gainerako parte-hartzaileei eta ekitaldien antolatzaileei edo babesleei komunikatu ahal izango dizkiegula. Interes legitimoa da oinarri legitimatzailea, Klusterraren jardueretan interesa duen kontaktu bat zarelako. Edozein unetan egin diezaiokezu kontra Klusterrak zure datuak ekitaldian parte hartzen dutenei, babesleei edo antolatzaileei jakinarazteari; horretarako, ekitaldian izena emateko formularioan bertan adierazi beharko duzu, edo Klusterrarekin harremanetan jarri, politika honetan adierazitako bitartekoen bidez.

Newsletterra: marketina eta bidalketa interesgarriak. Jakinarazten dizugu Klusterrak bere jarduerarekin lotutako informazioa bidaltzeko erabiltzen dituela enpresa bazkideen edo bazkide potentzialen, bazkide ohien edo kolaboratzaileen edo Newsletterrean alta ematea berariaz eskatzen duten pertsonen harremanetarako datuak. Ildo horretan, informazioaren hartzaileak bazkideak, bazkide ohiak, bazkide potentzialak, kolaboratzaileak, ekitaldietako parte-hartzaileak edo aldez aurretik Klusterrarekin harremanetan egon diren kontaktuak izan daitezke. Datuen titular bat informazio-mota hori jasotzen ari bada, aipatutako talderen batean egongo da. Klusterrak hartzailearentzat interesgarria iruditzen zaion informazioa bidaltzen du, eta beti dago lotuta Klusterraren zerbitzuekin eta titularrak nolabaiteko interesa erakutsi duen zerbitzuekin. Datuak helburu horretarako tratatzeko zilegitasunaren oinarri juridikoa Klusterraren interes legitimoa baino ez da. Interes legitimo hori haztatua dago, une oro jakinarazten zaizulako aukera duzula bidalketa horiei baja emateko, erakunde juridikoetan aritzen diren pertsonen harremanetarako datuak direlako eta, hortaz, Klusterraren helburua beti izango delako enpresa-interesekoa, eta beti bidaltzen delako titularrari interesatzen zaizkion zerbitzuei buruzko informazioa. Edozein unetan egin dezakezu datuak aipatutako helburuetarako tratatzearen kontra, mlcluster@mlcluster.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Klusterrak zurekiko negozio- edo kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko ditu zure datuak, Klusterrari informazio hori ez jasotzeko nahia adierazten ez diozun bitartean.

Hornitzaileei buruzko datuak. Zure datuak eman badituzu enpresa hornitzaile baten kontaktu gisa edo enpresaburu indibidual gisa, jakinarazten dizugu Klusterrak kontratu-harremana mantentzeko bakarrik erabiliko dituela, eta ez dizkiela hirugarrenei lagako, datuen titularrarekin edo haren enpresarekin duen kontratu-harremana betetzeko beharrezkoa izan ezean. Emandako datuak kontratu-harremanak dirauen bitartean edo legezko betebeharrak betetzeko behar diren urteetan gordeko dira.

Hautagaiei buruzko datuak.  Klusterrean sartzeko hautagai potentzial gisa zure datuak eman badizkiozu Klusterrari, jakinarazten dizugu plaza huts baterako zure hautagaitza kudeatzeko bakarrik erabiliko dituela eta ez dizkiela hirugarrenei lagako. Emandako datuak gehienez ere bi urtez gordeko dira. Oinarri legitimatzailea curriculuma bidaltzean emandako baimena da.

Zure datuak Klusterraren kudeaketa-plataforman. Gogorarazten dizugu Klusterrak kontaktuak eta datuak kudeatzeko plataforma bat duela eta bertan tratatzen direla bazkideen, bazkide ohien, kolaboratzaileen eta bazkide potentzialen datuak. Datu horiek, jakinarazi zenez, plataformako erabiltzaile guztien artean partekatu ahal izango dira. Datu horiek tratatzeko eta erabiltzaile guztien artean partekatu ahal izateko oinarri legitimatzailea Klusterraren interes legitimoa da. Ildo horretan, Klusterrak uste du interes legitimo haztatua dagoela; izan ere, datuok Klusterrarekin harremana duten erakundeetako kontaktuenak dira, eta Klusterrak harreman hori mantentzeko interesa du. Gogoratu: edozein unetan egin diezaiokezu kontra datuak aipatutako helburuetarako tratatzeari, mlcluster@mlcluster.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Klusterrak zure datuak gordeko ditu, tratamendu horri kontra egiten ez diozun bitartean. Gainera, plataforman parte-hartzaileen harremanetarako datuak edo prentsako harremanetarako datuak ere tratatuko dira, baita beste batzuenak ere: kolaboratzaileak, hornitzaileak edo antzeko beste edozein. Alabaina, datu horiek ez dira partekatuko plataformaren gainerako erabiltzaileekin. Plataformaren erabiltzailea zaren aldetik, une oro eskura izango dituzu plataforma erabiltzeko baldintzak, eta gogorarazten dizugu baldintza horiek nahitaez bete behar dituzula.

Harremanetarako formularioak. Formularioetan emandako datu pertsonalak formularioan bertan planteatutako kontsultak ebazteko erabiliko dira, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, zure kontsultari erantzuteko datuak hirugarren bati komunikatzea beharrezkoa izan ezean; horrelakoetan, helburu horretarako bakarrik komunikatuko dira. Tratamenduaren oinarri legitimoa formularioa betetzean emandako baimena da. Gainera, jakinarazten dizugu datu pertsonalak Klusterrean gordeko direla tratamenduaren kontra egiten ez duzun bitartean. Lehen esan bezala, datu horiek informazio komertziala bidaltzeko erabili ahal izango dira, interes legitimo haztatuan oinarrituta.

Datu pertsonal guztien eskubide komunak baliatzea. Datuen titularrak eskubidea du Klusterrean bere datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko, eta, beraz, eskubidea du bere datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzeko edo datuak jada beharrezkoak ez direnean ezaba ditzaten eskatzeko, eta, era berean, kontra egin diezaioke bere datuak hemen azaldutako helbururen baterako tratatzeari, hala nola informazio komertziala bidaltzeko tratatzeari. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubidea duzu eta, eskubide horiek baliatzeko, idatzi:

  • mezu elektroniko bat: mlcluster@mlcluster.com
  • mezu elektroniko bat: Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi. Tolosa etorbidea 75, 1. solairua. 20018 Donostia

Nolanahi ere, datuen titularrak dagokion kontrol-agintaritzara jo eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzake; Espainian baldin badago, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Datuen egiazkotasuna eta eguneratzea. Besterik ezean, kanal eta euskarrien bitartez emandako datu pertsonalak egiazkoak direla pentsatuko du Klusterrak, titularrak zuzenean eman dituela, titularra dioen hori dela benetan, datuak eguneratuta daudela, eta ukituak/interesdunak bere datuen aldaketa oro jakinaraziko duela aldaketa gertatzen den unean berean.

Sekretu-eginbeharra. Pertsona fisikoei buruzko datuen tratamenduan parte hartzen duten eta fitxategietara zuzenean edo zeharka sartzen diren pertsonek beren jardunean ezagutzen dituzten datu pertsonalen gaineko sekretuari eutsiko diote une oro. Sekretu-eginbeharra betebehar bat da Klusterrerako, zuzendaritzako eta kudeaketako organoetako kideentzat, lan-zuzenbidearen araubidean kontratatutako langileentzat eta merkataritza-zuzenbidearen araubidean kontratatuta zerbitzuak ematen dituzten profesionalentzat. Era berean, betebehar bat da ondasun eta zerbitzuen hornitzaileentzat eta haien langileentzat, tratamendu-eragileentzat eta haien langileentzat, tratamendu-eragileak azpikontratatzen dituenentzat eta haien langileentzat. Sekretu-eginbeharrak indarrean jarraituko du Klusterrarekin–tratamendu-eragile den aldetik– sinatutako lan- edo merkataritza-harremana amaitu ondoren, baita langileak eta/edo profesionalak tratamendu-eragilearekin, Klusterrari zerbitzuak ematen dizkioten edo Klusterra ondasunez hornitzen duten hornitzaileekin lotzen dituzten lan-kontratuak, merkataritza-kontratuak… amaitu ondoren ere.

Webgune/web-orrien gomendioa. Webgune edo web-orriren bat gomendatzen edo estekatzen duelarik, Klusterrak erabiltzailearentzat interesekotzat jotzen duelako egiten du. Estekatzen edo gomendatzen dituen webgune/web-orriak ikuskatzeko betebeharrik ez dagokio Klusterrari. Webgune/web-orri horiek Klusterretik kanpoko pertsona juridikoek, fisikoek edo nortasunik gabeko entitateek sortuak dira. Klusterrak ez du estekatutako edo gomendatutako webgune/web-orri horien kudeaketan parte hartzen, ez ditu finantzatzen, ez du edukiei buruz erabakitzen, eta ez ditu kudeatzen edo ez du parte hartzen webgune/web-orri horiek ematen dituzten zerbitzuetan. Klusterrak esteka bat baliogabetu ahal izango du eta ez du webgunea/web-orria gomendatuko, baldin eta frogatzeko moduan egiaztatuta badago webgune/web-orri hori eta/edo ematen dituen zerbitzuak legez kontrakoak direla edo hirugarrenen ondasun edo eskubideak kaltetzen dituela, kalte-ordaina jasotzeko moduan.

Cookieen erabilera. Sakatu hemen cookieen erabilerari buruzko informazioa lortzeko.

Datuen segurtasuna. Datu Pertsonalak Babesteko araudian eskatzen diren segurtasun-neurriak ezarriak ditu Klusterrak bere lantokietan, lokaletan, sistemetan, komunikazio-azpiegituretan eta abarretan. Halaber, neurri logikoak, fisikoak, antolakuntzakoak, kontratuzkoak eta abar ere hartu ditu, hirugarrenek aukerarik izan ez dezaten baimenik gabe datuetan sartzeko, datuak suntsitzeko, aldatzeko, erreproduzitzeko, zabaltzeko, transmititzeko edo berrerabiltzeko.

Pribatutasun-politikaren indarraldia eta aldaketa. Klusterrak ezarritako Pribatutasun Politika dagokion webgunean argitaratzen den egunetik dago indarrean; erabiltzaileak artxibatu eta/edo erreproduzitzeko aukera du. Klusterrak bere Pribatutasun Politika aldatzeko ahalmena du, betiere erabiltzaileari horren berri emanez gero.