Hasiera / Klusterra / Nortzuk gara

Nortzuk gara

2005ean eratu zenez geroztik, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi, irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu bat da.

Pertsonen Mugikortasunaren, Merkantzien Logistikaren eta horrekin lotutako Industriaren sektorean lan egiten du, hau da, Garraioaren alorreko produktu, irtenbide, zerbitzu eta teknologia espezifikoak (ITS – Intelligent Transport Systems-) garatzen duen sektorean, horri guztiari esker Mugikortasuna egunez egun gero eta seguruagoa, efizienteagoa, jasangarriagoa eta teknologikoki aurreratuagoa izatea lortzeko.

Bere jarduna honako eremu hauetan garatzen du:

MISIOA ETA IKUSPEGIA

MISIOA

Bere misioa da elkartearen bazkide diren enpresa eta eragileak garatzearen eta indartzearen alde egitea, berrikuntza, nazioartekotzea eta lankidetza sektoriala bultzatuz eta sinergiak beste sektore batzuekin bilatuz.

Misioa osatzen duten elementuak honako hauek dira:

  • Mugikortasun eta Logistikaren kontzeptu zabala
  • Eragileen arteko elkarlan dinamikoa
  • Hobekuntza lehiakorra
  • Balio diferentziala proposatzea
  • Elkarreragina gainerako sektoreekin

IKUSPEGIA

Klusterraren asmoa da bikaintasun-erakunde gisa finkatzea, sektorearen hobekuntza lehiakorra Euskadin sustatuz, modu efiziente eta jasangarrian, Euskadiko sektore estrategikoen garapena sostengatuz eta gizartearen bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.

Ikuspegia osatzen duten elementuak honako hauek dira:

  • Bikaintasun eta jasangarritasun ekonomikoa
  • Sektorearen ordezkagarritasuna eta posizionamendua
  • Gizartearentzako ekarpena
  • RIS3rekin Lerrokatzea