Hasiera / Klusterra / Misioa, ikuspegia eta baloreak
MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK
- Etengabeko berrikuntza. Berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, sektorearen lehiarako giltzarri gisa. Mugikortasunari eta logistikari lotutako enpresa-ehunean berrikuntzaren etengabeko kudeaketa bultzatzeko eta gidatzeko erreferente gisa kokatuz.
- Konpromezua eta lankidetza. Euskadiko mugikortasun- eta logistika-sektorearen eraldaketa lehiakorra gidatzeko konpromezua hartu dugu, lankidetzaren eta sektore anitzeko aliantzak indartzearen alde eginez.
- Balio erantsia. Gure bazkideen beharrei balioa emateko eta erantzuteko lan egiten dugu, ordezkatzen dugun sektorearen garapen indibiduala eta kolektiboa batuz eta lagunduz.
- Hurbiltasuna. Laguntza pertsonalizatua ematen dugu, erantzun globalak diseinatzeko, sektoreko operadoreen errealitateak aktiboki entzunda.
- Garapen ekonomikoa. Sektorearen hazkunde ekonomikoari lagunduko dion eragile erreferentea izan nahi dugu, enplegu duina eta talentua sortu eta erakartzea bultzatuz.
- Eragin soziala. Mugikortasun eraginkor eta justuaren alde lan egiten dugu, Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) bat datorrena.
- Berdintasunarekiko konpromezua. Inklusibotasuna eta berdintasuna bultzatzen ditugu sektorean.
- Lehiakortasun globala. Merkatu nazionalean eta nazioartekoan lehiatzeko gaitasuna indartzen dugu, dinamismoa bultzatuz, sektorearen estandarrak igoz.