Hasiera / Jarduera / Proiektuak / ROAD TO ODS

ROAD TO ODS

Gipuzkoako mugikortasuneko eta logistikako enpresek GJHekin duten konpromisoa bultzatzen

HASIERAKO DATA: 2023/06/25

AMAIERAKO DATA: 2024/05/31

null

JARDUERA: Mugikortasuna / Logistika / ITS

null

EGOERA: Bukatuta

null

EREMUA: Eskualde mailakoa

null

FINANTZIAZIOA

DFG - Programa para promover la transición ecológica, sostenible y justa en el tejido empresarial y el ecosistema socio-económico en Gipuzkoa
null

OHARRAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua

Road to ODSk mugikortasunaren eta logistikaren sektoreko enpresei ezagutza sakonagoa, zehatzagoa eta egokituagoa ematea du helburu, GJHek beren enpresetan aurrera egiteko abian jarri behar dituzten ekintzei buruz.

Horretarako, GJHen inguruko sentsibilizazio- eta hedapen-ekintzak egingo dira, enpresak arlo horretan trebatuko dira eta enpresentzako GJHen autodiagnostikorako tresnen erabilera aztertuko da, enpresei iraunkortasunerako bidean laguntzeko, haien beharrak identifikatzea erraztuz, eta lortu dituzten gaitasun eta ikaskuntza horiek langile eta stakeholder guztiei zabaltzen motibatuz.

Klusterrak, proiektu honen bidez, lurraldean erantzunkidetasun sozialaren kultura bultzatu nahi du, eta, lankidetzan eta bere lehentasunekin lerrokatuta, Gipuzkoako mugikortasunaren eta logistikaren sektoreak modu aurreratuan lagunduko die GJHei.

Lehenengo parte-hartze saioa:

2023ko urriaren 20a.
10:00etatik 12:00etara
Gipuzkoako Ganbera. Tolosaldea aretoa. Donostia
Izena eman Klusterrean.

Bigarren parte-hartze saioa:

2024ko urtarrilaren 19a.
10:30etik 13:30era.
Gipuzkoako Ganbera. Tolosaldea aretoa. Donostia
Izena eman Klusterrean.

Online azken saioa:

2024ko maiatzaren 10a.
10:00etatik 12:00etara.
Online
Izena eman Klusterrean.

Zein da zure egoera GJHei dagokienez?

  • Erantzun lau galdera dituen inkesta honi eta lagundu sektorearen egoera ezagutzen. (+)
null

PARTZUERGOKO BAZKIDEAK