Hasiera / Jarduera / Proiektuak / ROAD2ODS
ROAD2ODS
Proiektuaren helburua klusterreko enpresek trantsizio ekologiko, iraunkor eta justuan dituzten gaitasunak indartzea da. Barne-ezagutzak eta -gaitasunak sustatuko dira, gizarte- eta ingurumen-alderdiak beren eragiketetan integratzeko.
Horrela, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasunarekin bat datorren enpresa-garapena sustatuko da, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH-ak) enpresa-estrategietan txertatzea erraztuz.
Lan Gosaria: Digitalizazioa eta Eraginkortasun Energetikoa
- 2025eko otsailaren 11a.
- 10:00etatik 12:15era
- Deusto Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Donostia.
- Izen ematea eta Programa (+)
Hitzaldiak amaitzean, lan-dinamika bat gauzatuko da ROAD 2 ODS proiektuaren esparruan. Parte-hartzaileek ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloko gaiak hobetzeko arloak identifikatuko dituzte, eta elkarrekin landu beharreko ekintzak zehaztuko dituzte, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bultzatuta.