Smart cities
Arlo estrategiko honen ardatzak pertsonen eta merkantzien mugikortasun adimendunerako
neurriak eta irtenbideak dira, hiriek aurrez aurre duten erronkari erantzuteko, alegia,
hiri-ingurune osasuntsuagoak, irisgarriagoak eta seguruagoak sustatzeko erronkari
erantzuteko, hori guztia baliabideen kudeaketa efizienteago baten bidez.
Irtenbide eta eredu berritzaileak bilatzen dira, alderdi hauekin lotuak:
- Azpiegiturak, espazioaren erabilera konpartitua, eta hiri barneko zein hirien arteko intermodalitate-espazioak.
- Mugikortasunaren eta bere eskariaren kudeaketa, open data, data sharing eta big data irtenbideak edo erabakiaren aldeko tresnak erabiliz.
- MaaS zerbitzuak, mugikortasuna zerbitzu gisa, eta eredu kolaboratiboak.