4.0 Logistika
Arlo estrategiko honen helburua da digitalizazioak eta 4.0 industriaren teknologiek hornidura-katean planteatzen duten erronkari erantzutea.
Besteak beste, honako ekintza hauei helduko zaie:
- Prozesu intralogistikoen hobekuntza, teknologia eta metodologia berrien laguntzarekin, entrega pertsonalizatuak eta azkarrak segurtatzeko, stock txikiagoarekin.
- Garraioak eta banaketak gainditu behar dituzten erronkei erantzutea, ahalik eta zerbitzurik onena ahalik eta kosturik txikienarekin eskaintzen jarraitzeko. Erronka hauek zerikusia dute hornidura-katearen partaideen arteko konektibitatearekin, multimodalitatearekin eta karga- eta entrega-ratioen igoerarekin.
- Banaketarekin lotutako azpiegituren integrazioa, modernizazioa eta efizientzia.