Espezializazio-eremuak

null

MUGIKORTASUNA

Mugikortasunaren sektoreak pertsonen eta ondasunen garraioarekin lotutako teknologiak, azpiegiturak eta zerbitzuak biltzen ditu.

Mugikortasuna jarduera ekonomiko eta sozialaren erdigunean dago, eta baliabideak, enplegua, zerbitzuak eta aisialdia eskuratzea errazten du.

Mugikortasunaren sektoreari lotutako gure espezializazio-eremuak hauek dira:

  • CCAM mugikortasuna. Mugikortasun kooperatiboa, konektatua eta automatizatua
  • Azpiegiturak modernizatzea eta digitalizatzea, mugikortasun konektatua eta autonomoa errazteko.
  • ITS aurreratuen (CITS) zerbitzuak garatzea hiriarteko eta hirietako inguruneetan, eta zerbitzu horiek Europako foroetan bateratzen parte hartzea.
  • Erabiltzaile kalteberengan foku berezia duten erabilera-kasuak garatzea.
  • Gidatze automatizatuko pilotuen garapena, funtzionalitate berriak eta ODDSren hedapena.
  • Mugikortasun berria
  • Mugikortasun aktiboa sustatzea, erosotasuna eta segurtasuna hobetuko duten sistemak eta zerbitzuak garatuz.
  • Mugikortasun partekatuko ereduak bultzatzea (car-sharing, carpooling, peer-to-peer).
  • Garraio kolektiboa eta multimodala sustatzea, garraiobide desberdinen arteko lotura hobetuz, bidaia-denborak murrizteko.
  • Eskariaren araberako zerbitzuak garatzea lehen eta azken milian, garraio publikoaren inklusioa eta irisgarritasuna bermatzeko.
  • Kustomizatutako deszerbitzuak garatzeko teknologia berriak integratzea.
null

LOGISTIKA

Logistikak ondasunen biltegiratzea eta zirkulazioa planifikatu, inplementatu eta monitorizatzeko beharrezkoak diren jarduerak biltzen ditu, jatorritik amaieraraino.

Funtsezko eragina du merkataritza globalean eta hornidura-kateetan, eta salgaiak garaiz eta behar bezala iritsiko direla bermatzen du.

Hauek dira gure espezializazio-esparruak logistikaren segmentuan:

  • Hiri-logistika
  • Kudeaketa logistikoko sistemak optimizatzea, ingurumen-inpaktua minimizatuz eta eraginkortasuna hobetuz.
  • Mugikortasun logistiko eraginkorra erraztuko duten azpiegiturak eta teknologiak garatzea, finkapen-puntu eta entrega-sistema adimendun gisa.
  • Emisio gutxiko garraio-ibilgailuak sustatzea, hiriguneetako pilaketak murrizteko.
  • Logistika hiriko joera eta erregulazio berrietan txertatzea.
  • Distantzia luzeko eta multimodaleko logistika
  • Ibilbideak optimizatzea, eraginkortasuna maximizatzeko eta emisioak minimizatzeko.
  • Garraioan intermodalitatea sustatzea, trenaren, kamioiaren eta beste modu jasangarri batzuen erabilera konbinatua erraztuz.
  • Euskadiko garraioaren konektibitatea eta eraginkortasuna hobetuko duten azpiegitura logistikoak garatzea.
  • Hornidura-kateetan datuak trukatzeko plataformak.
  • Intralogistika
  • Biltegiak kudeatzeko sistema aurreratuak (WMS), IA eta Big Data inplementatzea inbentarioak kontrolatzeko.
  • AGVak, robot mugikorrak eta MaaS soluzioak erabiltzea instalazio logistikoetako materialen mugimenduaren eraginkortasuna hobetzeko.
  • Biltegiratze automatizatua, RFID etiketak eta IoT sentsoreak espazioaren erabilera optimizatzeko eta produktuen miaketa zehatza bermatzeko.
  • Datuak denbora errealean aztertzea, erabakiak hobeto hartzeko, lan-fluxuak optimizatzeko eta barneko sistema logistikoak kanpoko sareekin konektatzeko, eraginkortasun handiagoa lortzeko.