Hasiera / Jarduera / Proiektuak / PowerUp NetZero

PowerUp NetZero
PowerUp NetZero proiektuaren helburua trantsizio berde eta digitala indartzea da, Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE-ei) Net-Zero teknologien prozesu eta teknologia berrien berrikuntzan eta adopzioan laguntzen.
Proiektua 5 Net-Zero teknologiatan oinarrituko da:
-
Eguzki-energia
-
Bateriak eta energia-biltegiratzea
-
Hidrogeno-teknologiak
-
Bioerregai jasangarriak
-
Karbonoaren harrapaketa eta biltegiratzea
PowerUp NetZerok finantzaketa kaskadan eskainiko die zuzenean ETEei (enpresa bakoitzak gehienez 60.000 euro jaso ahal izango ditu), honako hauek garatzeko:
-
Enpresa-berrikuntzako zerbitzuak eta teknologia-adopzioko jarduerak, merkatuan eta enpresetan bertan irtenbide eta/edo prozesu jasangarri berritzaileak sartzera bideratuak.
Deialdia zabalik: (+)
20.000 €-ra arte zure ETEan Net-Zero teknologiak hartzeko plangintza egiteko.
Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2026ko uztailaren 30a.
-
Berrikuntza-proiektu txikiak (ETEen partzuergo batek garatuak), produktu eta zerbitzu berrien sorrera laguntzeko diseinatuak.
Gainera, PowerUp NetZerok zero emisio garbien helburuarekin lotutako prestakuntza-jarduerak landuko ditu, eta ETEentzako aukerak eskaintzen dituzten ekimenekin harremanak ezarriko ditu.
Azkenik, epe luzerako estrategia bat garatuko da, proiektuaren jasangarritasuna bermatzeko.
*|socios|*
